TUBOS REUNIDOSek H2INTEGRA proiektua aurkeztu du World Hydrogen Summit-en

Mai 26, 2025 | Jarduerak

Maiatzaren 21ean eta 22an World Hydrogen Summit azoka egin da Rotterdamen.

Azokaren esparruan, bi euskal enpresak, H2SITE eta TUBOS REUNIDOS, protagonismo berezia izan dute H2 TECH SLIGHTSen pitch erako aurkezpenekin. Alde batetik, H2SITEko Igor Egañak “Integrated membrane reactors for Hydrogen production from biogas” gaiari buruz hitz egin du eta, beste alde batetik, TUBOS REUNIDOSeko Eliseo Salcedok “Net zero seamless Steel for green Energy solutions” aurkeztu du bere gaitasunak erakutsiz eta lan egiten duten I+G proiektuak aurkeztuz, Hazitek H2INTEGRA kasu.

Gainera, Energiaren Klusterrak stand bateratu bat antolatu zuen, eta bertan Klusterreko edo BH2Cko kide diren 8 erakundek hartu zuten parte: ABC COMPRESSORS, ALERION, BH2C, H2SITE, HADIMEK, PARKE, SENER eta TUBACEX. Klusterraren standean bertan erakutsi ziren H2INTEGRA proiektuaren aurrerapenak, hormako infografiaren bidez, katalogoetan eta diptikoetan erakusten den informazio gehigarriarekin osatuta.