TESTUINGURUA
Hidrogenoa ezinbesteko elementutzat jo dute Europako eta nazioarteko erakundeek, berotegi-efektuko isurpenetan neutroa den ekonomia-eredu baten aldeko trantsizio energetikoa gauzatzeko.

HIDROGENOAREN ABANTAILAK
Industria kimikoa eta petrokimikoa, berotzean intentsiboak diren industriak,
Errepideko garraio astuna, itsasokoa eta airekoa,
Beste aplikazio batzuk, datu-zentroetarako energia-elikatzea kasu.
Aukera
Ikuspegi honen arabera, hidrogenoaren Europa mailako zein maila globaleko merkatuaren garapena aurreikus daiteke, energia-sisteman elektrizitate berriztagarriko teknologien integrazioa errazteko duen eginkizunari lotuta.
Euskadin deskarbonizatu beharreko industria-sarea:
Aukera Euskadin
Garapen honek hidrogenoaren balio-kate osoari dagozkion aukerak eragingo ditu, ekoizpenean nahiz sorkuntza berriztagarriko instalazioekiko integrazioan, biltegiratzean, garraioan, banaketan eta kontsumoan.
Beharrezkoa da posizionamendu estrategikoa hartzea, Euskadi eta euskal industria-sarea energiari, ingurumenari eta garapen industrial eta teknologikoari dagozkien aukera horiei probetxua ateratzeko jarrerarik onenean egon daitezen.
EEEren Hidrogenoaren Euskal Estrategiak hidrogenoaren ekosistemaren sorrera bultzatzeko jarraibideak ezartzea du helburu, honako hauetan oinarrituta:
- hidrogeno berriztagarriaren ekoizpena.
- biltegiratze, garraio eta banaketarako azpiegiturak, tokiko merkatuari eutsi eta esportazioen nazioarteko merkatuan garrantzizko zentro logistiko bat ezartzeko oinarri izango direnak.
Honek euskal industria deskarbonizatzeko aukera ekarriko du, nekez deskarboniza daitezkeen bestelako sektoreak barne, eta aldi berean, garapen industrialerako aukera sortuko du, teknologia-esportatzailetzat posizionatzeko.




