Joan den urriaren 1ean, bi urte eta erdiko proiektuaren ondoren, proiektuko bazkideak EICn bildu dira jarraipen-bilera berri batean.
Oraingo honetan, lortutako azken aurrerapenak aurkeztu dituzte bazkideek, eta proiektuaren azken emaitzak lortzeko jarraitu beharreko hurrengo urratsak azaldu dituzte.
Bilera horren esparruan, proiektuaren bigarren bideoa osatuko duten elkarrizketak grabatzeko aprobetxatu dute bazkideek. Bertan, H2INTEGRAn lortutako emaitzak azalduko dira. Elkarrizketez gain, bazkideen instalazioetan bertan irudiak grabatu dira proiektuaren irismena ikusarazteko.

Hazitek proiektua Petronorrek koordinatzen du, beste hamaika bazkiderekin batera: ALBA, CSP Spain, Envases Metalúrgicos de Álava, FERRO, H2SITE, IBIL, Nortegas, PQC, SARRALLE, Team Group Engineering eta Tubos Reunidos Group, BASQUENERGY Cluster, Petronor Innovación eta Tecnaliaren laguntzarekin.

