H2INTEGRAk Japoniaraino egiten du hegan REIF 2024n aurkezteko

Urr 21, 2024 | Jarduerak

Euskadiko Energia Klusterra REIF 2024 (Renewable Energy Industrial Fair) ekitaldian izan da, urriaren 17an eta 18an.

Euskadiko Energia Klusterrak Fukushimako prefekturarekin (Japonia) duen harreman estrategikoaren esparruan, energia berriztagarrien ekitaldian parte hartu du nazioarteko laguntzaile gisa REIF 2024an, 5.000 parte-hartzaile baino gehiagorekin. Azokan, Euskadiko Energia Klusterrak stand bateratu bat izan zuen Basque Hydrogen Corridorren (BH2C) pean. Stand horretan, ALBAk parte hartu zuen, eta H2INTEGRA proiektua aurkeztu zen. Bertan, diptikoak banatu ziren, informazio gehigarriarekin.