H2INTEGRA World Hydrogen Summit & Exhibition-en ezagutzera ematen da

Mai 17, 2024 | Jarduerak

H2INTEGRA proiektuak Rotterdameko World Hydrogen Summit & Exhibition azokan parte hartzen du Euskadiko Energia Klusterraren standaren bidez.

World Hydrogen Summit & Exhibition, hidrogenoaren garapen globalari eskainitako mundu mailako ekitaldirik handiena, Rotterdamera itzuli da bertaratutakoen errekorra hautsiz. Maiatzaren 13tik 15era, azokak 100 herrialde baino gehiagotako 15.000 profesional bildu ditu guztira, eta sektorearen hedapen gero eta handiagoari eman dio lekua, hidrogenoak eztabaida globaletan, subsidioen eskemetan eta trantsizio energetikoko planetan funtsezko lekua duen heinean.

H2INTEGRA diptikoak banatuz, Euskadiko Energia Klusterraren standeko horman aurkeztuz eta Hazitek proiektuaren azalpen-bideoa ikusiz aurkeztu zitzaien bertaratutakoei.