H2INTEGRA partzuergoa EICn bildu da urteko jarraipen-bileran

Ots 28, 2024 | Jarduerak

Joan den asteartean, otsailaren 27an, H2INTEGRA “Hidrogenoaren logistika amaierako erabilerekin modu optimoan integratzeko soluzio teknologikoen garapena” proiektuko hamabi bazkideak Energy Intelligence Centerreko (EIC) instalazioetan bildu ziren, Abantoko Parke Teknologikoan, proiektuaren lehen urtean lortutako aurrerapenak aurkezteko.

🎯 Hazitek proiektuaren helburua da soluzio fisiko eta digitalak ikertzea hidrogenozko ekosistema bat sortzeko, ekosistema horren sorrera, banaketa eta azken erabilera behar bezala konektatu eta kudeatuko dituena.

🤝 Petronorrek koordinatzen du proiektua, eta beste hamaika bazkiderekin ari da lanean: ALBA, CSP Spain, Envases Group, FERRO, H2SITE, IBIL , Nortegas, PQC, SARRALLE, Team Engineering eta Tubos Reunidos Group.