H2INTEGRA EHEC 2024an aurkeztua

Mar 11, 2024 | Jarduerak

Martxoaren 6, 7 eta 8an European Hydorgen Energy Conference (EHEC) 2024 egin da Bilbon. Konferentzian zehar, H2INTEGRA Hazitek proiektua Euskadiko Energia Klusterraren standean egon da ordezkatuta.

Euskadiko Energia Klusterrak proiektuaren helburua, jarduera nagusiak eta espero diren emaitzak partekatu ditu EHECeko partaideekin, proiektuaren diptikoak banatuz eta standa paretan aurkeztuz.

Gainera, lehen aldiz eman da ezagutzera proiektuaren bideoa, azoka osoan zehar Euskadiko Energia Klusterraren standeko pantailan eman dena.